2026
Itxura
| 2026. urtea | |
|---|---|
| Kronologia | |
| Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
| Hamarkadak | 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa • 2040(e)koa |
| Urteak | 2023 • 2024 • 2025 • 2026 • 2027 • 2028 • 2029 |
| Beste egutegi batzuetan | |
| Gregoriotar egutegia | 2026 MMXXVI |
| Ab urbe condita | 2779 |
| Armeniar egutegia | 1475 ԹՎ ՌՆՀԵ |
| Bahá'í egutegia | 182 – 183 |
| Bengaliar egutegia | 1433 |
| Berber egutegia | 2976 |
| Egutegi budista | 2570 |
| Myanmarko egutegia | 1388 |
| Bizantziar egutegia | 7534 – 7535 |
| Koptoen egutegia | 1742 – 1743 |
| Etiopiar egutegia | 2018 – 2019 |
| Hebrear egutegia | 5786 – 5787 |
| Egutegi hinduak | |
| Bikram Samwat | 2082 – 2083 |
| Shaka Samvat | 1948 – 1949 |
| Kali Yuga | 5127 – 5128 |
| Iraniar egutegia | 1404 – 1405 |
| Islamiar egutegia | 1447 – 1448 |
| Japoniar egutegia | Reiwa 8 (令和8年) |
| Korear egutegia | 4359 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2569 |
| Unix denbora | 1767225600 – 1798761599 |
| Holozeniar egutegia | 12026 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2026a ostegunez hasitako urte arrunta da. Aurtengo urtea da.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025-2026ko Irango protestak, aurreko urteko abenduan hasita, iturrien arabera milaka hildako izan ziren.
- Urtarrilaren 1
- Bulgariak Euroa hartu zuen txanpon ofizial gisa.
- Cras Montanako suteak, Suitzan, 40 pertsona hil zituen, urte berria ospatzeko jai batean.
- Urtarrilaren 3
- Venezuelaren aurkako estatubatuar erasoan Donald Trumpen gobernuak Nicolás Maduro Venezuelako presidentea bahitu eta New Yorkera eraman zuten.
- Ekuatore Gineak hiriburua Malabotik Ciudad de la Pazera mugitu zuen.
- Urtarrilaren 5 – Nicolás Maduroren bahiketaren ostean, Delcy Rodríguezek hartu zuen Venezuelako behin-behineko lehendakari kargua.
- Urtarrilaren 7
- Renée Good erailtzea, Minnesotan, ICE agentziaren migratzaileen aurkako sarekadan. Protestak ugari izan ziren hurrengo asteetan.
- Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu 13/13 Sumarioan Auzitegi Nazionalak ezarri kondenak, bi auzipeturi kondenak jaitsiz bada ere, eta torturaren testigantzak baztertu ditu.
- Urtarrilaren 17
- EBk eta Mercosurrek itun historikoa sinatu zuten, eta, berretsiz gero, 700 milioi pertsonako merkatu bateratua sortu, Euskal Herriko eta Europako abeltzain-laborarien beldur eta protesten erdian.
- Groenlandiako krisia – Ameriketako Estatu Batuek Groenlandia inbaditzeko mezuak bidali zituzten, krisi diplomatiko eta militarra sortuz. "Kendu eskuak Groenlandiatik" protestak izan ziren Danimarkan zein Groenlandian.
- Urtarrilaren 21 – Gutxienez 45 pertsona hil eta ehun baino gehiago zauritu dira Adamuzen (Kordoba), Iryo konpainiako tren bat errailetik atera eta Renfeko Alvia baten aurka talka egin ostean.
- Urtarrilaren 22 – Ameriketako Estatu Batuek ofizialki Munduko Osasun Erakundea utzi zuten.
- Urtarrilaren 23 – Iliana Iotova Bulgariako lehen emakume lehendakari izendatu zuten, Rumen Radeven dimisioaren ostean.
- Urtarrilaren 24 – Urtarrilaren 7an Renée Good erail eta gero, Minnesotan abiatutako migratzaileak deportatzearen aurkako protestetan Alex Petti erail zuten AEBko mugazainek.
- Urtarrilaren 25 – Xabier Iraola izendatu zuten Sortuko idazkari nagusia, Arkaitz Rodriguezen ordez.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 28 – Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako aireko erasoak hasi zituzten. Erasoetako batean Ali Khamenei aiatola handia, Irango Islamiar Errepublikaren estatuburua, hil zuten.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Nexhat Daci, Kosovoko presidentea (j. 1944).
- Urtarrilaren 1a – Serafim Shyngo-Ya-Hombo, angolar apezpiku katolikoa (j. 1945).
- Urtarrilaren 1a – Lana Txornohorska, ukrainar kazetaria, artista, soldadua eta anarkista (j. 1999).
- Urtarrilaren 2a – Ritva Auvinen, finlandiar opera abeslaria (j. 1932).
- Urtarrilaren 3a – Maria do Rosário Bettencourt, portugaldar fado abeslaria (j. 1933).
- Urtarrilaren 3a – Dimitar Penev, bulgariar futbolaria (j. 1945).
- Urtarrilaren 4a – Ali Abu Al-Ragheb, Jordaniako lehen ministroa (j. 1946).
- Urtarrilaren 4a – Emma Mintxonok, sobietar-errusiar ballet dantzaria (j. 1932).
- Urtarrilaren 5a – Aldrich Ames, estatubatuar CIAko kide eta agente bikoitza (j. 1941).
- Urtarrilaren 5a – Iban Apaolaza, euskal idazle eta ETAkidea (j. 1971).
- Urtarrilaren 6a – Béla Tarr, hungariar film zuzendari, gidoigile eta aktorea (j. 1955).
- Urtarrilaren 8a – José Luis Calvo Carilla, espainiar irakasle eta litetatura kritikaria (j. 1950).
- Urtarrilaren 8a – Elisa Lisboa, portugaldar aktorea eta antzerki zuzendaria (j. 1944).
- Urtarrilaren 8a – Astrid Roemer, surinamdar idazlea, poeta, dramagilea eta maistra (j. 1947).
- Urtarrilaren 8a – Uliana Semionova, sobietar-letoniar saskibaloi jokalaria, 2,13 metroko altueraduna (j. 1952).
- Urtarrilaren 9a – Maijaliisa Dieckmann, finlandiar idazlea (j. 1934).
- Urtarrilaren 9a – Beatriz González, kolonbiar artista (j. 1932).
- Urtarrilaren 10a – Erich von Däniken, alemanezko suitzar idazlea (j. 1935).
- Urtarrilaren 10a – Bob Weir, estatubatuar abeslari eta gitarra-jotzailea, The Grateful Dead taldeko kide sortzailea (j. 1947).
- Urtarrilaren 11 – Louis E. Brus, estatubatuar kimikaria, 2023ko Kimikako Nobel Saria (j. 1943).
- Urtarrilaren 11 – José Garay de Pablo, matematikari espainiarra (j. 1938).
- Urtarrilaren 11 – Mariasun Oteiza Agirre, gipuzkoar makinaria saltzailea, gai-jartzailea, aurkezlea eta bertso irakaslea (j. 1948).
- Urtarrilaren 11 – Miroslava Pešíková, txekiar ballet dantzari eta dantza irakaslea (j. 1946).
- Urtarrilaren 12a – Alain Orsoni, korsikar militante nazionalista (j. 1954).
- Urtarrilaren 12a – José Eduardo Velásquez Tarazona, perutar apezpiku katolikoa (j. 1947).
- Urtarrilaren 13a – Scott Adams, estatubatuar komikigile eta idazlea (j. 1957).
- Urtarrilaren 13a – Claudette Colvin, Alabamako emakume afroamerikarra, historialari batzuen iritziz Afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren ama (j. 1939).
- Urtarrilaren 13a – Catherine Duprat, frantziar historialaria (j. 1936).
- Urtarrilaren 13a – Georgios Vasiliou, Zipreko presidentea (j. 1931).
- Urtarrilaren 14a – Károly Morvay, hungariar filologo eta unibertsitate irakaslea, euskarari buruzko zenbait lan idatzi zituena (j. 1943).
- Urtarrilaren 15a – Irene Greziakoa, greziar printzesa (j. 1942).
- Urtarrilaren 16a – Luisa Diogo, Mozambikeko lehen ministroa (j. 1958).
- Urtarrilaren 16a – Joxean Llorente, bizkaitar musikaria (j. 1962).
- Urtarrilaren 17a – Stella Isodo Apolot, ugandar politikaria (j. 1974).
- Urtarrilaren 17a – Marcial Fernández Álvarez, espainiar matematika irakaslea (j. 1941).
- Urtarrilaren 17a – Gladys West, estatubatuar matematikaria, GPS sistemaren matematikari egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1930).
- Urtarrilaren 18a – John 'Oke Afareha, nigeriar apezpiku katolikoa (j. 1947).
- Urtarrilaren 19a – Valentino Garavani, italiar moda-diseinatzailea (j. 1932).
- Urtarrilaren 20a – Deborah Cameron, eskoziar hizkuntzalari feminista (j. 1958).
- Urtarrilaren 20a – Jean Fagoaga, lapurtar sendagile eta politikaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 20a – Thadeu Gomes Canellas, brasildar apezpiku katolikoa (j. 1930).
- Urtarrilaren 20a – Rob Hirst, australiar musikaria, Midnight Oil taldeko kidea (j. 1955).
- Urtarrilaren 21a – Ainhoa Albisu, Euskaldunon Egunkariako hastapenetako langilea (j. 1967).
- Urtarrilaren 21a – Peter Squires, ingeles errugbilari eta kriket jokalaria (j. 1951).
- Urtarrilaren 22a – Francis Buchholz, alemaniar musikagilea, Scorpions taldeko baxu-jotzailea (j. 1954).
- Urtarrilaren 22a – Pedro Pablo Elizondo Cárdenas, mexikar apezpiku katolikoa (j. 1949).
- Urtarrilaren 23a – Susana Atxaerandio Alessanco, torturak jasandako emakumea eta torturaren aurkako ekintzaile gazteiztarra.
- Urtarrilaren 23a – Gitana Leontenko, sobietar-errusiar zirku-artista (j. 1935).
- Urtarrilaren 24a – Sal Buscema, estatubatuar komikilaria (j. 1936).
- Urtarrilaren 24a – Michael Parenti, estatubatuar historialari eta intelektual marxista (j. 1933).
- Urtarrilaren 25a – Lee Hae-chan, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1952).
- Urtarrilaren 25a – Marie Rouanet, okzitaniar abeslari eta idazlea (j. 1936).
- Urtarrilaren 28a – Venus Khoury-Ghata, libanoar-frantziar idazlea (j. 1937).
- Urtarrilaren 28a – Franco Menichelli, italiar gimnasta (j. 1941).
- Urtarrilaren 28a – Tamara Plaxenko, sobietar-ukrainar aktorea (j. 1955).
- Urtarrilaren 29a – João Canijo, portugaldar zinema zuzendaria (j. 1957).
- Urtarrilaren 29a – Jim Wallace, Eskoziako lehen ministroa (j. 1954).
- Urtarrilaren 30a – Catherine O'Hara, estatubatuar aktorea (j. 1954).
- Urtarrilaren 31 – Maximilian Aichern, austriar apezpiku katolikoa (j. 1932).
- Urtarrilaren 31 – Nataša Bokal, esloveniar eskiatzaile alpinoa (j. 1967).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Fernando Esteso, espainiar umorista, gidoilaria, abeslaria eta aktorea (j. 1945).
- Otsailaren 2a – Miguel Ángel Alba Díaz, mexikar apezpiku katolikoa (j. 1951).
- Otsailaren 2a – Josefina Castellví, kataluniar itsas biologo eta ozeanografoa (j. 1935).
- Otsailaren 2a – Gladys Erbetta, argntinar atleta (j. 1928).
- Otsailaren 2a – Ahmad Obeidat, Jordaniako lehen ministroa (j. 1938).
- Otsailaren 3a – Fernand Ouellette, kanadar poeta, Quebeceko 60ko hamarkadako idazle nagusietakoa (j. 1930).
- Otsailaren 3a – Aurora Sánchez, espainiar aktorea (j. 1960).
- Otsailaren 4a – Javier Ibáñez Huici, nafar antzerki-aktorea (j. 1953).
- Otsailaren 4a – Julian Wojtkowski, poloniar apezpiku katolikoa (j. 1927).
- Otsailaren 5a – Antonio Arregi, gipuzkoar apaiza, Opus Deiko kidea, Guayaquilgo artzapezpikua (j. 1939).
- Otsailaren 5a – Janina Borońska, poloniar aktorea (j. 1943).
- Otsailaren 5a – Alfredo Jaime, UPNko nafar poltikaria, Iruñeko alkatea (j. 1942).
- Otsailaren 5a – Fred Smith, estatubatuar baxu-jotzailea, Blondie taldeko kidea (j. 1948).
- Otsailaren 6a – Éva Keleti, hungariar argazkilaria (j. 1931).
- Otsailaren 6a – Léopoldine Tiézan Coffie, bolikostar politikaria (j. 1950).
- Otsailaren 7a – Jeane Freeman, eskoziar enpresaburu eta politikaria (j. 1953).
- Otsailaren 8a – Rafael Amador Fernández, flamenko gitarra jotzaile, musikagile eta cantaor andaluziarra (j. 1960).
- Otsailaren 8a – Kazimierz Wielikosielec, bielorrusiar apezpiku katolikoa (j. 1945).
- Otsailaren 11 – Tamara Kopaneva, errusiar haur literaturako idazlea (j. 1933).
- Otsailaren 11 – Cees Nooteboom, herbehereetar idazle eta itzultzailea (j. 1933).
- Otsailaren 11 – James Van Der Beek, estatubatuar aktorea (j. 1977).
- Otsailaren 12a – Xesús Alonso Montero, galiziar idazlea (j. 1928).
- Otsailaren 12a – María Elena Álvarez Bernal, mexikar politikaria (j. 1930).
- Otsailaren 12a – Michel Portal, lapurtar konpositore eta musikaria, Europako jazz musikaririk garrantzitsuenetakotzat joa (j. 1935).
- Otsailaren 13a – Dolores Muñoz Ledo, mexikar ahots-aktorea (j. 1918).
- Otsailaren 13a – Antonio Pumariño, espainiar matematikaria (j. 1966).
- Otsailaren 14a – Susan George, estatubatuar analista politiko, filosofo eta idazlea (j. 1934).
- Otsailaren 15a – Robert Duvall, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1931).
- Otsailaren 15a – Dana Eden, israeldar telebista ekoizlea (j. 1973).
- Otsailaren 16a – Helene Ahrweiler, unibertsitateko irakaslea eta bizantinista (j. 1926).
- Otsailaren 17a – Jesse Jackson, estatubatuar politikaria, beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1941).
- Otsailaren 17a – Joseph Van Dam, belgikar baritonoa (j. 1940).
- Otsailaren 18a – Borislav Paravac, Bosnia eta Herzegovinako presidentea (j. 1943).
- Otsailaren 18a – Sepp Piontek, alemaniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1940).
- Otsailaren 18a – Jan Timman, holandar xake-jokalaria (j. 1951).
- Otsailaren 19a – Eric Dane, estatubatuar aktorea (j. 1972).
- Otsailaren 19a – Polycarp Pengo, tanzaniar kardinala (j. 1944).
- Otsailaren 20a – José Agustín Ganuza, nafar apezpikua (j. 1931).
- Otsailaren 20a – Hans-Georg Reimann, alemaniar atleta (j. 1941).
- Otsailaren 21a – Liliana Angulo Cort��s, kolonbiar artista plastikoa (j. 1974).
- Otsailaren 21a – Willie Colón, estatubatuar salsa musikaria eta gizarte-ekintzailea (j. 1950).
- Otsailaren 21a – Dan Simmons, estatubatuar zientzia-fikziozko eta beldurrezko eleberrigilea (j. 1948).
- Otsailaren 22a – Nemesio Oseguera Cervantes, mexikar narkotrafikatzailea (j. 1966).
- Otsailaren 23a – Robert Carradine, estatubatuar aktorea (j. 1954).
- Otsailaren 23a – Gregorio Morán, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1947).
- Otsailaren 23a – Éliane Radigue, frantziar artista eta musika konpositorea (j. 1932).
- Otsailaren 24a – Irina Xevtxuk, errusiar aktorea (j. 1951).
- Otsailaren 25a – Conchita Bustindui, bizkaitar erraketista (j. 1927).
- Otsailaren 25a – Ludwig Scotty, Nauruko presidentea (j. 1948).
- Otsailaren 25a – Antonio Tejero, espainiar militarra eta Guardia Zibileko koronela, 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpearen buruzagietako bat (j. 1932).
- Otsailaren 27a – Charlie Grall, kazetari, idazle eta militante bretoia (j. 1955).
- Otsailaren 27a – Neil Sedaka, estatubatuar abeslari, egile abeslari eta pianojolea (j. 1939).
- Otsailaren 28a – Saleh Asadi, irandar militarra.
- Otsailaren 28a – Ali Khamenei, Irango Agintari Gorena (j. 1939).
- Otsailaren 28a – Claude Lacaze, frantziar errugbilaria (j. 1940).
- Otsailaren 28a – Abdolrahim Mousavi, irandar militarra (j. 1960).
- Otsailaren 28a – Sandro Munari, italiar rally gidaria (j. 1940).
- Otsailaren 28a – Aziz Nasirzadeh, irandar militarra (j. 1964).
- Otsailaren 28a – Mohammad Pakpour, irandar militarra (j. 1961).
- Otsailaren 28a – Ali Xamkhani, irandar militar eta politikaria (j. 1955).
- Otsailaren 28a – Mohammad Xirazi, irango militarra.
- Don Baird, australiar atleta (j. 1951).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Eugènia Balcells, kataluniar artista bisuala, aitzindaria eta irakaslea (j. 1943).
- Martxoaren 1a – Davíð Oddsson, Islandiako lehen ministroa (j. 1948).
- Martxoaren 2a – Jahanara Arzu, bangladeshtar poeta elebiduna, bengaleraz eta ingelesez idatzi zuena (j. 1929).
- Martxoaren 3a – Fernando Ónega, espainiar kazetaria (j. 1947).
- Martxoaren 4a – Ana Luisa Peluffo, mexikar aktorea (j. 1929).
- Martxoaren 4a – William Thoresson, suediar gimnasta (j. 1932).
- Martxoaren 5a – Tony Hoare, britainiar informatikaria (j. 1934).
- Martxoaren 5a – Antonio Lobo Antunes, portugaldar idazlea (j. 1942).
- Martxoaren 8a – Anthony James Leggett, britainiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (j. 1938).
- Martxoaren 9a – Pierre el-Raï, libanoar apaiz kristau maronita (j. 1975).
- Martxoaren 10a – Alfredo Bryce Echenique, idazle perutarra (j.1939).
- Martxoaren 10a – Susan Haack, britainiar filosofo eta irakaslea (j. 1945).
- Martxoaren 11 – Ron Delany, irlandar lasterkaria (j. 1935).
- Martxoaren 12a – Mário Zambujal, portugaldar kazetari eta idazlea (j. 1936).
- Martxoaren 13a – Sultan Ali Keshtmand, Afganistango lehen ministroa (j. 1935).
- Martxoaren 14a – Gemma Cuervo, kataluniar aktorea (j. 1934).
- Martxoaren 14a – Jürgen Habermas, alemaniar soziologo eta filosofoa, teoria kritikoaren eta pragmatismoaren bultzatzailea (j. 1929).
- Martxoaren 14a – Christopher A. Sims, estatubatuar ekonometrista eta makroekonomista, 2011ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1942).
- Martxoaren 15a – Matt Clark, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Martxoaren 15a – Len Deighton, ingeles idazlea (j. 1929).
- Martxoaren 16a – Dolores Keane, irlandar folk abeslaria (j. 1953).
- Martxoaren 17a – Elias II.a Georgiakoa, Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoko patriarka (j. 1933).
- Martxoaren 17a – Ali Larijani, irandar politikari, militar eta filosofoa, Irango Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Gorenaren idazkaria (j. 1958).
- Martxoaren 17a – Gholamreza Soleimani, irandar militar, Islamiar Guardia Iraultzaileko ofiziala eta boluntarioz osatutako Basij milizia paramilitarreko komandantea (j. 1964).
- Martxoaren 18a – Manuel Etura, bizkaitar futbolaria (j. 1934).
- Martxoaren 18a – Heisuke Hironaka, japoniar matematikaria (j. 1931).
- Martxoaren 18a – Esmaeil Khatib, irandar kleriko eta politikaria, Inteligentzia ministroa (j. 1961).
- Martxoaren 19a – Alfonso Bañón, espainiar ingeniari eta politikaria (j. 1930).
- Martxoaren 19a – Umberto Bossi, italiar politikaria (j. 1941).
- Martxoaren 19a – Chuck Norris, estatubatuar aktorea eta borroka-artista (j. 1940).
- Martxoaren 20a – John Michael Bishop, estatubatuar immunologo eta mikrobiologoa, 1989ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1936).
- Martxoaren 20a – Nicholas Brendon, estatubatuar aktorea (j. 1971).
- Martxoaren 20a – Filaret Kievekoa, ukrainar patriarka ortodoxoa (j. 1929).
- Martxoaren 20a – Robert Mueller, estatubatuar militar, abokatu eta goi-mailako funtzionarioa, FBIko zuzendaria (j. 1944).
- Martxoaren 20a – Ali Mohammad Naini, irandar militarra (j. 1957).
- Martxoaren 20a – Leonid Radvinsky, ukraino-estatubatuar enpresaburu eta programatzailea (j. 1982).
- Martxoaren 22a – Hermann Huppen, belgikar komikigilea (j. 1938).
- Martxoaren 22a – Lionel Jospin, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1937).
- Martxoaren 22a – Jean-Baptiste Phạm Minh Mẫn, vietnamdar kardinala (j. 1934).
- Martxoaren 23a – José Bengoa, txiletar historialari eta antropologoa (j. 1945).
- Martxoaren 23a – Manuel Escudero Zamora, gipuzkoar ekonomialari eta politikaria (j. 1946).
- Martxoaren 23a – Lucy Nieto de Samper, kolonbiar kazetaria (j. 1923).
- Martxoaren 23a – Valerie Perrine, estatubatuar aktorea (j. 1943).
- Martxoaren 24a – Birutė Galdikas, kanadar antropologo eta etologoa, orangutanetan aditua (j. 1946).
- Martxoaren 24a – Gino Paoli, italiar musikaria eta abeslaria (j. 1934).
- Martxoaren 24a – Jerome Dhas Varuvel, indiar apezpiku katolikoa (j. 1951).
- Martxoaren 25a – Burchell McPherson, jamaikar apezpiku katolikoa (j. 1951).
- Martxoaren 25a – Isaías Zarazaga, aragoar albaitari eta politikaria (j. 1927).
- Martxoaren 26a – Noelia Castillo, eutanasia jaso zuen gazte kataluniarra (j. 2000).
- Martxoaren 26a – Jean-Pierre Faye, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1925).
- Martxoaren 26a – Ann-Jorid Henriksen, norvegiar abeslari, aktore eta politikari samia (j. 1951).
- Martxoaren 26a – Epeli Nailatikau, Fijiko presidentea (j. 1941).
- Martxoaren 26a – Alireza Tangsiri, irandar itsas armadako ofiziala (j. 1962).
- Martxoaren 26a – James Tolkan, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Martxoaren 27a – Jon Bilbao Moro, gipuzkoar ETAkidea, ia 29 urte espetxean izandakoa (j. 1955).
- Martxoaren 27a – Mary Rand, britainiar atleta, luzera-jauzian aditua (j. 1940).
- Martxoaren 28a – Mary Beth Hurt, estatubatuar aktorea (j. 1946).
- Martxoaren 28a – Liamine Zéroual, Aljeriako presidentea (j. 1941).
- Martxoaren 29a – Garbiñe Arrate Urigoitia, bizkaitar maistra, dantzaria, ekintzailea eta euskaltzalea (j. 1944).
- Martxoaren 30a – Chan Santokhi, Surinamgo presidentea (j. 1959).
- Martxoaren 30a – Carlos Westendorp, espainiar politikaria, diplomazialaria eta legelaria (j. 1937).
- Martxoaren 30a – Ramón Zallo, bizkaitar Ekonomia eta Komunikazio irakaslea (j. 1948).
Aurreikuspenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 6tik 22ra: Italiako Milan eta Cortina d'Ampezzo hirietan 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak ospatuko dira.
- Martxoaren 15a - 98. Oscar Sarien ekitaldia ospatuko da Hollywoodeko Dolby Antzokian.
- Ekainaren 11tik uztailaren 19ra: 2026ko Munduko Futbol Txapelketa ospatuko da Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon.
- Abuztuaren 12a – 2026ko abuztuaren 12ko eguzki eklipsea: 1905eko abuztuaren 30eko eguzki eklipsearen ondoren Euskal Herria zeharkatuko duen lehen eguzki eklipse osoa izango da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
| ||