Sic
Itxura

Sic (latinez sic, horrela) idatzietan, orokorrean parentesi artean, hitz edo esaldi bat gaizki idatzita dagoela iruditu daitekeen arren, hitzez hitzezko transkripzioa dela adierazten duen aditzondoa da.
Aditzondo latindar hau mendebaldeko hizkuntza guztietan erabiltzen da, nazioarteko baliabidea bihurtu da.
Normalean sic hori ez da letra etzanaz idazten, letra erregularrez idazten da, baina bai parentesi (sic) edo kortxeteen artean [sic].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |